• Doakoa da eta gonbidapenak lazkao.eus -en eskura daitezke.

Lazkaoko Uztaileko agenda kulturaleko azken hitzordua ostegun honetan izango da, hilak 22. Gozategi Taldearen kontzertua izango da Skate Parkean arratsaldeko 19:00etan.

Taldeak bere kanturik ezagunenak joko ditu kontzertu berezi honetan. 2022an 30 urte betetzeko atarian, taldeko kideek beren kantarik ezagunenak joko dituzte Lazkaon taula gainean. Gozategi 1992an hasi zen trikitixarako bide berri eta iraultzaileak irekitzen. Tradizioaren, sustraien, pop freskotasunaren eta bizitasun koloretsuaren arteko nahasketa berritzaileak ikusleak erakarri zituen, kantu handiekin behin eta berriz harrituta geratzeko irrikaz. 1994an euren lehen maketa grabatu zuten abesti propioekin, horien artean 'Nor nori Nork', agian abesti ezagunena. Hurrengo urtean etorri zen lehen diskoa eta ordutik zazpi lan argitaratu dituzte. Guztiak entzungai ostegunean, hilak 22, Lazkaoko Skate parkean.

Doakoa da ekitaldia baina, Covid-19a dela eta segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzeko, ezinbestekoa da gonbidapenak eskuratzea www.lazkao.eus -en.

gozategi