• LED sistemara egingo den aldaketari esker, egungo kontsumoarekin alderatuta %65eko aurrezkia lortuko da aipatu eremuetako kale argiterian.
  • 2021 Energia Plana maiatzean onartu zuen abian Udalak eta bertan jasotako lehen aktuazioa izango da Areso eta Gurutze kaleetakoa. Bi kale hauei jarraiki, San Inazion, Elosegi, Uhaitz eta Antzalde kaleetan jardungo du Udalak. Aurrekontua 765,51 eurokoa da, BEZ barne.

Energia eraginkortasunaren bidean lanean jarraitzen du etengabe Lazkaoko Udalak, horretarako, besteak beste, egungo kale-argiztapena LED teknologiara aldatuz.

Pasa de maiatzean onartu zuen Udalak 2021eko Energia Plana, eta hasiera eman berri dio Gurutze eta Areso kaleetan. 7 luminaria aldatuko dira guztira bertan. Jarraian San Inazion, Elosegi, Uhaitz eta Antzalde kaleetan jardungo da. 6 eremu horien artean, guztira 276 argi pasako ditu Udalak LED teknologiara, egungo kontsumoarekin alderatuz %65eko aurrezkia lortuz.

Lan guztiak, bere osotasunean, abuztu amaierarako amaitzea aurreikusi du Udalak. Aurrekontua 101.765,51 eurokoa izango da, BEZ barne.

Herriko argiteria publikoa hobetzeaz haratago, aldaketa guzti horien helburua da Lazkaok jasangarritasunaren eta energia eraginkortasunaren bidean aurrera egiten jarraitzea, herri berdeagoa, ekologikoagoa, ingurumenarekin arduratsuagoa eta, aldi berean, seguruagoa ere izan dadin.

LED argiteria uztaila