• Aipatu saioa arratsaldeko 19:00etan eskainiko da, Emunen zuzendaritzapean, Udaletxeko batzar aretoan eta bertan, Planaren baitan irudikatutako Lazkaoren inguruko xehetasunak herritarrekin partekatu eta horien iritzi eta ekarpenak jaso nahi ditu Udalak.
  • Saioa irekia izango den arren, asistentzia aurrez konfirmatu beharko da udaletxean, telefonoz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.era emaila bidaliz.
  • Euskararen Plan Estrategikoaren bitartez, lau urterako estrategia eta helburuak finkatu nahi ditu Udalak, etorkizunera begira Lazkaon euskararen erabilera indartzen eta sustatzen jarraitzeko, euskara izan dadin herriko hizkuntza nagusia.

Lazkaoko Udalak, Emun aholkularitza enpresaren gidaritzapean, abian du 2021-24 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua. Prozesu eta Plan hori, baina, herritarrekin laguntza eta parte-hartzearekin osatu nahi du Udalak, dokumentua Lazkao eta lazkaotarren momentuko errealitatera eta etorkizunera ere egokitu dadin.

Ildo horretan, joan den apirilean, herritarren iritzi, proposamen zein ideiak ezagutu eta jasotzeko galdetegi bat burutu zuen udal webgunearen bitartez eta hain zuzen bertan jasotako emaitzekin mamitu eta osatu du azken hilabeteotan aipatu Plana Udalak.

Horri jarraiki, datorren hilaren 28an, astelehena, Planaren baitan irudikatutako Lazkaoren inguruko xehetasunak partekatzeko saioa egingo du Udalak lazkaotarrei zabalduta. Saio horretan, halaber, orain arteko lanketaren berri emateaz gain, herritarren iritzi eta ekarpenak jasotzen jarraitu nahi du Udalak, Plana ahalik eta osatuena izan dadin.

Aipatu saioa Udaletxeko batzar aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, Emunen gidaritzapean egingo da eta asistentzia aurrez konfirmatu beharko da udaletxean, telefonoz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era emaila bidaliz.

Planaren bitartez, herritarrekin elkarlanean datozen lau urteetako estrategia eta helburuak finkatu nahi ditu Lazkaoko Udalak, “guztion erronka eta lana baita gure hizkuntza babestu eta honen erabilera indartzen jarraitzea, Lazkaok herri euskalduna izaten jarrai dezan eta euskara izan dadin herriko hizkuntza nagusia”, azaldu du alkateak, Kepa Zubiarrainek.

PORTADA Martxoak 16 de marzo 13