• Herritarrek esteka honetan eman dezake bere iritzia: https://daiteke.typeform.com/to/HtjYFFz8
  • Helburua da emakumeen parte-hartze sozial zein politikoa sustatzea ahalduntze prozesuen bidez, eta hausnarketarako eta formaziorako gune bat sortzea.

Lazkaoko Udalak 2021eko udazken-neguko Jabetze Eskolaren II. edizioa antolatzeari ekin dio. Pasa den edizioan 4 ikastaro antolatu ziren: sendabelarrak, kontzientzia emozionala eta autozaintza, autodefentsa feminista eta (zis)gizonen desboteretzea.

Orain, Udalak, herritarrekin batera landu nahi du hurrengo ikastaro eskaintza. Horretarako, lazkaotarren ikastaro, tailer... gogokoenak zein diren jakiteko, galdetegi bat prestatu da. Herritarrek esteka honetan eman dezake bere iritzia: https://daiteke.typeform.com/to/HtjYFFz8

Lazkaoko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, ahalduntze prozesuen bidez, emakumeek euren eskubideen jabe egiteko eta euren bizitzetan autonomia eta konfidantza izateko, eta beste emakumeekin sareak sortzeko.

  • Martxoak 16 de marzo 10