• Egin beharreko jakinarazpenak helbide elektronikora bidaliz egitea gomendatzen da (bajak, aldaketak, helbideraketak, agirien aurkezpena….).

Datorren ekainaren 30ean Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko bazkidetza mota guztiak amaitzen dira. Horren aurrean, Udalak, bazkidetza berritzeko kanpaina jarri du abian.

Herritarrek, beraz, baja edo alta emateaz gainera, aukera dute bazkidetzan aldaketaren bat egin, ordainketa helbideratu edo bazkidetza mota aldatzeko

Bazkidetza familiarraren barnean, ikasle izan edo langabe egoeran egoteagatik, 18 urtez gorako seme-alabak sartu ahal izateko aldez aurretik eskaera egin eta dagokion agiriak ekarri behar dira.

Egin beharreko jakinarazpenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidaliz egitea gomendatzen da (bajak, aldaketak, helbideraketak, agirien aurkezpena….).

Udalak gogorarazi du ordainketa kontu korronte bidez helbideratua dutenei uztailaren 2an zordunduko zaiela kontuetan. Ordainketa helbideratua ez badago, dagokion ordainketa ekainaren 30a baino lehen egin behar da, kiroldegiko bazkidetza kontzeptua adieraziz eta ondoren ordain agiria kiroldegira ekarriz.

 

Kiroldegia