• Argiteria aldaketa hain zuzen erdigunean, Areson, Gurutze 1 eta 9 zenbakian, San Inazion eta Zelaien burutuko ditu.
  • LED sistemara egingo den aldaketari esker, egungo kontsumoarekin alderatuta %65eko aurrezkia lortuko da aipatu eremuetako kale argiterian.
  • Lanak ekaina amaieran hastea eta, bataz-beste bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusi du Udalak. Aurrekontua 765,51 eurokoa izango da, BEZ barne.

Energia eraginkortasunaren bidean lanean jarraitzen du etengabe Lazkaoko Udalak, horretarako, besteak beste, egungo kale-argiztapena LED teknologiara aldatuz.

Ildo horretan, legealdi honetan zehar herriko hainbat gunetan aldatu ditu argiak, besteak beste, Mikelar kalean, frontoi inguruan, Uhaitz 1ean, Plazan, Aresoko aparkalekuan, Gurutze eta Zubizkiza auzoetan, San Prudentzio auzo atzean, Agerre baserritik Izrabasora, edota Ertzile bidetik Ertziltxo baserri bitartean ere, eta egun, exekuzio fasean Ertziltxotik Intxausti baserrirako bidea, azken aldaketa hauek, Olaberriako Udalarekin elkarlanean.

Ildo beretik, oraingoan, herriko beste 6 gunetan burutuko du argiteria aldaketa hori, hain zuzen, erdigunean, Areson, Gurutze 1 eta 9 zenbakian, San Inazion eta Zelaien. 6 eremu horien artean, guztira 276 argi pasako ditu Udalak LED teknologiara, egungo kontsumoarekin alderatuz %65eko aurrezkia lortuz.

Lanak ekaina amaieran hastea eta, bataz-beste bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusi du Udalak. Aurrekontua 101.765,51 eurokoa izango da, BEZ barne.

Herriko argiteria publikoa hobetzeaz haratago, aldaketa guzti horien helburua da Lazkaok jasangarritasunaren eta energia eraginkortasunaren bidean aurrera egiten jarraitzea, herri berdeagoa, ekologikoagoa, ingurumenarekin arduratsuagoa eta, aldi berean, seguruagoa ere izan dadin.

 

LED