• “Zinemazale berriak” kanpainaren pean, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra bitartean, igandero, goizeko 12:00etan haurrei zuzenduriko euskarazko film bat eskainiko da Arerian, horien artean: Maya erlea-ezti jokoak, Paddintong 2, Asterix, edabe magikoaren sekretua, Nur eta herensugearen tenplua eta Ballerina.
  • Sarreren prezioa 2.90 euroko izango da eta saltzen diren lehen 100 sarrerek euro bateko deskontua izango dute.

Maiatza eta ekaina bitartean haurrekin plan desberdin eta dibertigarria egiteko aukera egongo da Arerian, goizeko zinema saioak eskainiko baitira etxeko txikienentzat ‘Zinemazale berriak’ kanpainaren pean.

Zinema saio guztiak igandetan izango dira, 12:00etan eta haurren filmak diren arren, familia guztiei zuzendurikoak dira. Guztira 5 film eskainiko dira maiatzaren 23tik ekainaren 20ra bitartean: Maya erlea-ezti jokoak, Paddintong 2, Asterix, edabe magikoaren sekretua, Nur eta herensugearen tenplua eta Ballerina.

Sarrerek, halaber, prezio berezia izango dute: 2.90 euro. Hala eta guztiz ere, saio bakoitzeko lehen 100 sarrerek euro bateko deskontua jasoko dute, sarrera 1.90 eurotakoa izanik. Horiek www.lazkao.eus webgunean egongo dira salgai, ohiko moduan.

Era berean, adierazi beharra dago, Areriako programazioko gainerako saiokin egiten den bezala, saio guztiak higiene eta segurtasun neurri zorrotzen pean emango direla aurrera. Horretarako musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egingo dira.

Kartela Orokorra deskontuakin page 001