• Aste honetan ere herriko artistak izango dira protagonistak bihar, ostiralean, 19:00etan Arerian.
  • “Ilargi guztiak” filma estreinatuko da aste honetan Arerian, eta maiatzaren 19an Laburbira 2021-ek hartuko du testigua.
  • Sarrera guztiak salgai daude lazkao.eus-en eta Areriako leihatilan.

Maiatzaren 14an, “Herriko artista gazteak plazara: musika zuzenean eta elkarrizketak” saioa egongo da 19:00etan Arerian. Pasa den asteko saioaren jarraipena izango da. Lazkaoko artista gazteek izango dute hitza eta zuzeneko musika ere eskainiko dute.

Asteburura begira, “Ilargi guztiak” filma egongo da ikusgai.Arerian egongo da estreinakoz, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan.

Horrez gain, maiatzaren 19an, Laburbira 2021 iritsiko da Areriara, arratsaldeko 18:45ean. 2019tik hona zuzendari hasiberri eta amateurrak ekoitzitako 8 film labur aukeratu dituzte aurtengo ediziorako. Hauetariko batzuk 2019-2020 bitartean Zinebi eta Mendifilm Festival jaialdietan aurkeztutako lanak dira, eta, beste batzuk, HUHEZINEMA eta Kameratoia film laburren lehiaketetan sarituak izandakoak. Hauek izango dira XVIII. Laburbirako zirkuitu ibiltaria osatzen duten ikus-entzunezko 8 film laburrak:

Sarrera guztiak salgai daude lazkao.eus-en eta Areriako leihatilan.

 

Agenda 13