• Besteak beste, Hirutxikitik Umarkira doan oinezko bidea, Arizti parketik Arramaendi baserrinainokoa edo Hirubidetik Ertzilera doana txukundu ditu, baita Lazkaomendi edota Zubierreka poligonoa eta Imaz baserriko eremua ere. Horrez gain, Lartxaitik Albitxurainoko zatia egin du aurten lehen aldiz.
  • Lan horien helburua da herriaren eta herri azpiegituren zein ingurumenaren zaintza eta mantenua bermatzea, lazkaotarrei zerbitzu hobeak dituen herri atsegin eta txukunago bat eskaintzeko.

Lazkaoko Udalak, urtero legez eta udaberrian bete betean murgilduta, herria eta herriko azpiegitura zein inguruak txukun eta garbi mantendu eta zaintzeko lanak egin ditu.

Lan horien bitartez, Lazkao eta inguruko hainbat bide eta eremu garbitu ditu makinaz, modu horretara, herritarrei herri atsegin, txukun eta hobeago bat eskaini ahal izateko. Esan bezala, udalak urtero udaberrian egin ohi ditu lan horiek eta hain zuzen ondorengoak dira txukundutako bide eta eremuak:

  • CAFetik Goierriko langaraino doan bidea.
  • Hirutxikitik Umarkirako oinezko bidea.
  • Anbulategitik Beasaingo Istittutorako oinezko bidea.
  • Arizti parketik Arramaendi baserrinainoko bidea.
  • Hirubidetik Ertzilerako bidea.
  • San Prudentzio ermitatik Izar Basorainoko bidea.

Horrekin batera, Lazkaomendi eremuan ere udaberrian makinaz egin ohi diren lanak eskuzko sasi-garbiketarekin osatu ditu aurten. Iaz arte soilik udazkenean egiten ziren lan horiek eskuz eta makinaz; aurtengoan, baina, txukunketa lan horiek indartu ditu Udalak, herriko inguruaren eta ingurumenaren zaintzaren mesedetan. Hain zuzen Atxitxe-Maizberri eta Lartxai-Abalin zatietan egin dira desbroze lanak.

Lan horiei jarraiki, halaber, Enpaundi inguruan egiten zen desbrozea, Zubierreka poligonora eta Imaz baserrirako zatiekin osatu da. Eta ingurumenarekiko apustu horretan, aurtengoan, Lartxaitik Albitxurainoko zatia ere lehen aldiz egin du aurten, esan bezala, herri inguruaren eta ingurumenaren zaintza bermatzeko.

Egindako lan guztien funtsa da, esan bezala, Lazkaoko ingurumenaren balio natural hori mantentzea eta zaintzea, baita, noski, horrekin batera, herriko zein herri inguruko azpiegituren mantenua eta egoera ona bermatzea ere, lazkaotarrei zerbitzu hobea dituen herri atsegin, zaindu eta txukunago bat eskaini ahal izateko.

Martxoak 16 de marzo 58