• 12-18 urte bitarteko gazteek bodytraining edota zumba ikastaroak izango dituzte aukeran martxoaren 30etik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra bitartean eta izen ematea martxoaren 21a bitartean egin ahal izango da
  • Helburua da jai egunetan ere kirola egiteko aukera ematea eta, horrela bide batez, uda kanpainako ikastaroak sustatzea ere

Aste Santuak heltzeko bi aste eskas gelditzen diren honetan, Lazkaoko udal kiroldegiak herriko gazteei zuzenduriko kirol eskaintza antolatu du, oporraldian ere, gorputza astindu eta kirola egiteko aukerak izan dezaten.

Gauzak horrela, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek bodytraining edota zumba ikastaroak izango dituzte aukeran martxoaren 30etik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra egiteko.

Bodytraining ikastaroa gorputz osoa lantzeko aproposa da eta guztira 3 saio eskainiko dira, martxoaren30ean, apirilaren 6a eta 8an, hain zuzen. Ordutegia goizeko 11:00etatik 12:00etara bitartekoa izango da eta egungo osasun egoera dela eta, plaza kopurua mugatua izango da, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko. Guztira 12 plaza eskainiko dira.

Zumba ikastaroa, halaber, dantza eta kirola egitea gustuko dutenentzat bideratutako ikastaroa da. Bertan koreografia desberdinak landuko dira, baita, horrekin batera, koordinazioa edota erritmoa ere. Kasu honetan ere hiru saio eskainiko dira, martxoaren 31n, apirilaren 7an eta 9an eta ordutegia zein plaza kopurua beste ikastaroaren berdina izango da, hau da, 11:00etatik 12:00etara bitartean eta 12 plaza.

Bi kasuetan, ikastaroen kuota 10€koa izango da kiroldegiko bazkide direnentzat eta 14€koa bazkide ez direnentzat. Izen ematea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek Resasport (Nubapp) aplikazioaren bitartez edota kiroldegian bertan apuntatu ahal izango dira martxoaren 21a arte. Plazak izen-ematearen arabera betetzen joango dira.

Amaitzeko, aipatu egungo osasun egoera aintzat hartuta saio guztietan prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuta egongo direla.

 

PORTADA Kiroldegia