• Kultur eskaintza interesgarriarekin hasi da urtea Lazkaon: KEA ahots taldearen kontzertua eta bi filmeren emankizuna izango da asteburu honetan.
  • Kontzerturako gonbidapenak Lazkaoko udaletxean eskuratu daitezke eta zinerako sarrerak lazkao.eus webgunean edo Areriako leihatilan egunean bertan.

Lazkaoko Udalak asteburu honetarako kultur eskaintza interesgarria antolatu du: KEA ahots taldearen kontzertua urtarrilaren 17an, igandea, eta bi filmeren emankizuna asteburuan.

KEA ahots taldearen kontzertua Beneditarren Fundazioan izango da, urtarrilaren 17an, 19:00etan. Estatu mailako abesbatzen artean erreferentziazko ganbera-abesbatzetako bat da. Enrique Azurza da zuzendaria eta 13 abeslarik osatzen dute Euskal Herriko ahots ensemble hau. 1997an sortu zen, abesbatzen errepertorio garaikideari egokitutako egungo instrumentua osatzeko asmoz. Azken mendeko musika korala zabaltzeko lan handia egin du, konpositore gazteen obra ugari estreinatuz. Jesus Mª Sagarna, Enrique Vazquez, David Azurza, Marcos Castan eta Aurelio Edlerren lanak estreinatu ditu, besteak beste. Gainera, lehen aldiz interpretatu ditu Euskal Herrian Luis de Pablo, Stockhausen, Schönberg, Nörgård, Dusapin eta abarren lanak Espainiako jaialdirik garrantzitsuenetan, Cagliari eta Porto-Torreseko (Sardinia, Italia) polifonia-jaialdietan, Châteaurouxeko (Frantzia) Voix jaialdian eta d"étoux jaialdian. 2001ean, Maasmechelengo (Belgika) Nazioarteko Lehiaketaren Bigarren Saria irabazi zuen, ganberako abesbatzen modalitatean. Hainbat CD grabatu ditu Bacri, Daniel-Lesur, Jennefelt, Castán, Azurza, Bello-Portu, Luis de Pablo eta d. Sandströmen lanekin. Gainera, abesbatzen 9. Sinposiorako hautatutako 25 abesbatzetako bat izan zen (Argentina, 2011). Asteburuan Lazkaon eskainiko duten kontzerturako gonbidapenak udaletxean eskuratu daitezke.

Bestalde, bi film emankizun egongo dira asteburu honetan Arerian. Haur zineari dagokionez, “Los Croods: una nueva era” pelikula proiektatuko da Arerian urtarrilaren 16an eta 17an 16:45etan. Helduen zinean, aldiz, “El año que dejamos de jugar” filma egongo da ikusgai larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan. Sarrerak www.lazkao.eus-en eskuratu daitezke.

Untitled design 4