• Banaketa ostegun honetan burutu da, apirilak 30, udal langileen bitartez. 70 urtetik gorako herritarren buzoietan utzi dira maskarak. Pertsona horiek oinarrizko kudeaketak egitera irteteko maskara bat izan dezaten ziurtatzea da helburua, beren osasuna bermatuz horrela.

  • Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko: 70 urtetik gorako pertsonei eta beste egoera kalteberean daudenei.