Ostegunean, otsailak 9, Goazen-ek Arerian 20:00etan egingo duen ikuskizunerako azken sarrerak salgai daude. Sarrerak eskuratu nahi dituenak udaletxera joan behar du. Sarrera bakoitza 10 euroan dago salgai.
Etzi, osteguna, 20:00etan egingo duten saioa da Lazkaon "Goazen"-en ikuskizuna ikusteko azken aukera, ostegunean 18:00etan eta ostiralean 18:00etan eta 20:00etan egingo dituzten emanaldietarako sarrerak agortuta baitaude.
Goazen-ek Lazkaon egingo dituen ikuskizunak:
OTSAILAK 9, OSTEGUNA:
- 18:00: sarrera guztiak agortuta
- 20:00: SARRERAK SALGAI UDALETXEAN
OTSAILAK 10, OSTIRALA:
- 18:00: sarrerak agortuta
- 20:00: sarrerak agortuta