• Garbitasun neurriak oso zorrotzak izan dira, maskara, eskularruak eta gel garbitzaileen erabilera ezinbestekoak izan dira. Aforoa ere kontrolatua egon da uneoro, distantziak ere mantenduz, udaltzaingo eta udal langileen bitartez.
  • Saltzaileak, arduratuta agertu dira orokorrean, bizi dugun egoera honen aurrean, baina etorkizunari baikortasunez begiratu nahi diote. Bat datoz Udalarekin, “bertako produktuen kontsumoa bultzatu eta kontzientziazioa indartzea” ezinbestekoa dela aitortzean.

Astelehen honetan, apirilak 20, Lazkaok, asteroko azoka berreskuratu du, segurtasun eta higiene neurri bereziekin. Plaza eremua hesitu eta neurri bereziak ezarri ditu Udalak, konfinamendu garaiko lehen azoka berezia burutzeko.

Garbitasun neurriak oso zorrotzak izan dira: maskara, eskularruak eta gel desinfektatzaileak ezinbestekoak izan dira. Aforoa ere kontrolatua egon da uneoro, distantziak ere mantenduz, udaltzaingo eta udal langileen bitartez.

Azokan elikagaiak bakarrik ikusi ahal izan dira eta guztira 10 saltzaile gerturatu dira.

Saltzaileak, arduratuta agertu dira orokorrean, bizi dugun egoera honen aurrean, baina etorkizunari baikortasunez begiratu nahi diote. Aurreko astean, Kepa Zubiarrain alkateak azpimarratzen zuenaren harira, guztiak bat datoz, “bertako produktuen kontsumoa bultzatu eta kontzientziazioa indartzea” ezinbestekoa dela aitortzean. “Ekoizleak eta lehen sektorea babestu eta hurbileko produktuen kontsumoa sustatzen jarraitzeko helburu irmoa dugu”.

Untitled design 42

Untitled design 43