Bidari, Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen mahaia, eskualdeko negozio txikien errealitatea hobeto ezagutzeko lanean ari da, eta horretarako inkesta labur bat jarri du martxan. Lazkaoko Udala ekimen honetan bidelagun da, eta herriko merkatariei eta zerbitzu enpresei inkesta betetzeko deia egiten die, eskualde mailan estrategia eraginkorragoak diseinatu ahal izateko.

Lazkaoko Udalak jada aurkeztu du irailaren 6tik 29ra ospatuko diren San Migel Jaietako egitarau ofiziala. Jai hauek eskaintza zabala eta anitza ekarriko dute herrira, adin guztientzako kultura-, kirol- eta aisialdi-ekintzekin. Hona hemen egitaraua:

  • Publikoak, horrez gain, Sin cobertura, Los Pitufos, Super Elfkinak euskaraz, Romería eta Los Futbolísimos 2: El misterio del hombre pirata filmak ikusteko aukera izango du. Gainera, David Gilmour-en pelikula-kontzertua eskainiko da, Erromako Circo Maximoan grabatua.

Gaurtik, irailak 1 astelehena, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da:

Datorren asteazkenean, irailak 3, 17:00etan, Lazkaoko estali gabeko igerilekua irudimen eta kultura gune bihurtuko da berriro, “Kolorez Jantzia” ipuin kontalariarekin.

  • Tresna erabilgarri eta doako honek ikus-entzunezko sektoreko profesionalen eskura jartzen du lokalizazioen datu-base osoa, irudiak, kontaktuak eta ekoizpenak errazteko beharrezko informazio teknikoa barne.
  • Bertan, Lazkaoko lau gune adierazgarri ageri dira: herriko plaza, herri-gunea, Hirigune historikoa eta Lazkaomendi auzoa.
  • Jardunaldia 07:30ean hasiko da, Lazkaotik abiatuta, 16 km-ko ibilbide bati hasiera emanez, ibilbidean zehar ikuspegi ikusgarriak eskainiko dituena. Lazkaora 17:30ean itzultzea aurreikusten da.
  • Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
  • Bakuntza elkarteak antolatutako jardunaldi solidarioaren programak 8:00etan hasiko den erronkaren hasiera barne hartzen du, Fernando Magaldi asturiarrak gidatuta, adin guztientzako jarduera ugari, hamaiketakoa eta parte hartzeko aukera, bai korrika eginez, bai merchandising solidarioa erosiz. 
  • Batutako diru guztia Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartera bideratuko da, errehabilitazio-programak eta kaltetutako pertsonei arreta emateko programak babesteko.
  • Proiektuak auzoaren azpiegitura hobetzea, uraren hornidura-sistema optimizatzea, irisgarritasuna handitzea eta argiteria publikoa modernizatzea ekarri ditu, ingurune seguruago, eraginkorrago eta jasangarriago bat sortuz.
  • Proiektua hiru fasetan banatu da, 782.475,50 euroko aurrekontuarekin, eta 2023ko irailaren eta 2025eko apirilaren artean gauzatu da.
  • Hurrengo ipuin kontaketa saioa iraileko lehen astean izango da.
  • Ekintzen artean kontzertuak, antzerki emanaldiak, dantzaldiak eta triki-bertso poteoak egongo dira, modu hurbilean eta parte-hartzailean parte hartzeko.
  • 2025eko Aurrekontu Partehartzaileen baitan herritarren ekimenez gauzatutako jarduera da, guztira 21.380,70 euroko inbertsioarekin, bizikleten aparkalekuaren babesa hobetzeko helburuarekin.
  • 80 pertsonak hartu dute parte, gehienak emakumeak, eta parte-hartze handiena 50 eta 64 urte bitarteko adin-tartean izan da.
  • Uztail eta abuztuan zehar proposamenen bideragarritasun teknikoa aztertuko da, eta irailean, herritarrek erabaki ahal izango dute zein proposamen gauzatu nahi dituzten.
  • Urbanizazio eta saneamendu lan berriek Areso, Antzalde kaleetan eta Enpaundi inguruan izango dute lehentasuna, ur pilaketak saihesteko eta euri-jasei aurre egiteko azpiegiturak hobetuz.
  • Ibilbideak 10 kilometroko luzera izango du eta Arranoaitz, Arripillata eta Oamendi gailurrak zeharkatuko ditu Aratz-Aizkorri Parke Naturalaren barrena, itzulera 13:00ak aldera aurreikusten dela.

Goierri beheko eskolaumeen pelota txapelketa finala ospatu zen atzo. Aritz Goikoetxea Kirol zinegotzia izna zen bertan partehartzaileei sariak banatzen. Zorionak!

  • Lazkao Txiki Plazan, 17:30etatik aurrera, haur eta gazteek ur parkeaz gozatzeko aukera izango dute.
  • Lazkaoko Udala ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, eta Udal Liburutegia uztailean goizez irekiko da, 9:30etik 13:00etara, abuztuan itxita egongo delarik.
  • Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia uztailean irekiko da astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 20:30era. Igerileku estalia astelehenetik ostiralera 7:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara egongo da erabilgarri, igande eta jaiegunetan itxita. Bestalde, estali gabeko igerilekua egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 20:30era.
  • Ekintza hau 2025eko Aurrekontu Partehartzaileen prozesuan jasotako eskari baten erantzuna da, 19.500 euroko inbertsioarekin.