Lazkaoko Emakumeen Jabekuntza Eskolak proposamen berriak jasotzeko epea zabalik irailaren 20ra bitarte
2026-09-16 / ALBISTEAK
Lazkaoko Emakumeen Jabekuntza Eskolak proposamen berriak jasotzeko epea zabalik irailaren 20ra bitarte

Inkestaren bidez, Lazkaoko emakumeen interesak eta proposamenak ezagutu nahi dira, udazkeneko programazioa haien beharretara egokitzeko. Ekarpenak honako esteka honen bidez egin daitezke: https://es.surveymonkey.com/r/jabekuntzalazkao.

Gehiago irakurri...

Lazkao Txikiren oroimenak herria elkartu du
2026-09-15 / ALBISTEAK
Lazkao Txikiren oroimenak herria elkartu du

Lazkao Txikiren harrizko irudiaren ondoan egin den omenaldiak herriko eragileak eta herritarrak elkartu ditu. Oin Arin dantza taldeak eta Lazkaoko Bertsolaritza Eskolak parte hartu dute ekitaldian, eta bertsolariaren ibilbidea zein euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpena izan dituzte gogoan.

Gehiago irakurri...

Bertso-afaria, erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena eta Open Jai Alai, asteburu honetako San Migeletako ekitaldien artean
2026-09-15 / ALBISTEAK
Bertso-afaria, erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena eta Open Jai Alai, asteburu honetako San Migeletako ekitaldien artean

San Migelak jaietako egitarauak bertso-afaria, Lazkaoko erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, suzko zezena, Esparrura igoera eta zesta-puntako Open Jai Alai txapelketa jasotzen ditu aste honetan. Areriak hainbat zinema-saio eskainiko ditu helduentzat zein haurrentzat.

Gehiago irakurri...

Kultur Etxeak 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako sei proiektu finalisten erakusketa hartu du
2026-09-15 / ALBISTEAK
Kultur Etxeak 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako sei proiektu finalisten erakusketa hartu du

Erakusketak 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proposamen finalistak ezagutzeko aukera ematen du, baita Lazkaon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek boto-formularioa horretarako prestatutako hautetsontzian uzteko aukera ere. Epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Gehiago irakurri...

gehiago