Inkestaren bidez, Lazkaoko emakumeen interesak eta proposamenak ezagutu nahi dira, udazkeneko programazioa haien beharretara egokitzeko. Ekarpenak honako esteka honen bidez egin daitezke: https://es.surveymonkey.com/r/jabekuntzalazkao.
Lazkao Txikiren harrizko irudiaren ondoan egin den omenaldiak herriko eragileak eta herritarrak elkartu ditu. Oin Arin dantza taldeak eta Lazkaoko Bertsolaritza Eskolak parte hartu dute ekitaldian, eta bertsolariaren ibilbidea zein euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpena izan dituzte gogoan.
San Migelak jaietako egitarauak bertso-afaria, Lazkaoko erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, suzko zezena, Esparrura igoera eta zesta-puntako Open Jai Alai txapelketa jasotzen ditu aste honetan. Areriak hainbat zinema-saio eskainiko ditu helduentzat zein haurrentzat.
Erakusketak 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proposamen finalistak ezagutzeko aukera ematen du, baita Lazkaon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek boto-formularioa horretarako prestatutako hautetsontzian uzteko aukera ere. Epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.







