• Hiru urte ondoren,‘Egiptora ihesaldia’ antzezlana berreskuratuko da eta 13:00etan eskainiko da Lazkao Txiki zelaian.
  • Inkestako parte-hartzaile gehienek adierazi zuten "Mozorro eguna" dela jaietako egunik gogokoena, eta "Danborrada" eta "herritarren inplikazioa" faltan botatzen dituela adierazi zuen. Gainera, "musika gehiago" eskatu zen, "txaranga, batukada eta elektrotxaranga", baita "gazteentzako jarduera gehiago" ere.

Olentzero eta Mari Domingi egun gutxi barru iritsiko dira Lazkaora. Aurrez, ordea, gutuna helarazteko Kutxa ezarri dute Udaletxeko atarian. Abenduaren 22a bitarte egongo da kutxa bertan eta haurrei gutunak bertan uzteko deia luzatu diete.

  • ‘El maestro que prometió el mar’, ‘Teddy la magia de la Navidad’, ‘Anatomía de una caída’, ‘Migrazioa: bidaia ahaztezina’, ‘A fuego lento’, ‘Thabo’, ‘Yo, capitán’, ‘El arca de Noe’ y eta opera-ballet ikuskizun ‘La Cerenentola’ izango dira ikusgai.
  • Kalejiraren ibilbidea honako hau izango da: Agerretik jaitsiko dira, San prudentzioko ermita, Txindoki egoitza, Hirigoien kalea – Herriko Plaza. 18:30ean Herriko Plazara iristea aurreikusten da.
  • Otsailak 29ra arteko epea dago lanak aurkezteko, eta edozein kolore eta eratako lanak aurkeztu ahalko dira. 
  • Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira. Saria 200 eurokoa da eta jaiak iragartzeko euskarrietan erabiliko da irudia.