Iturgaitzagatik herri erdigunera joango den errepide berria egiteko lanek aurrera jarraitzen dute. Oraindik ere hilabete batzuk beharko dira lanak amaitu arte, baina hainbat gune erabilgarri daude dagoeneko. Horietako bat da Lazkaomendira joateko oinezkoen pasoa. Pasabidea amaituta dago, eta inguruan hainbat urbanizazio lan egitea falta bada ere, pasabidea erabiltzeko moduan dago.

Datorren astean hasiko dira Mikelar inguruko berritze lanak. Espaloia zabalduko da, eta 1 zenbakiko atariaren parean aparkaleku gune bat egokituko da. Lanen aurrekontua 117.038 euroko da.

Herriko guneak doitzeko eta herriaren garapena bultzatzeko Lazkaoko Udala herriko hainbat gunetan egiten den egitasmoen barruan sartzen dira Mikelar eremuko lanak ere.

San Inazioko urbanizazioa berritzeko lanak datorren astean hasiko dira. San Inazio barrualdeko oinezkoen ibilbideak, eta Antzalde aldera ematen duen espaloia berrituko dira. Ur hornidura sarea ere berrituko da.

Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak martxan daude. Oinezkoei lehentasuna ematea eta kaleari izaera urbanoagoa ematea dira lanen helburuak, eta horretarako oinezkoen bideak egokituko dira. Behin lanak amaituta, Ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetuko da.

Edukiontzi horiak aldatu egingo ditu Sasietak datozen egunetan. Edukiera handiagoa duten edukiontziak jarriko ditu, herriko birziklapen gune guztietan.

Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak finantzatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalarekin zehaztutako hitzarmen bat tarteko. Lazkaoko Udalak ingurua berritzeko hainbat lan egingo ditu, kaleari izaera urbanoagoa eman eta oinezkoek lehentasuna izan dezaten.