Herri baratzeetako erabiltzaile izateko hautagai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda honako lotura honetan kontsulta dezakezu: Herri Baratzeak.

Zubierreka auzoan dauden herri baratzak erabili ahal izateko aukera eskainiko du aurten ere Lazkaoko Udalak. 50 metro koadroko 30 baratza dira guztira, eta Agauntza ibaiaren meandroan daude kokatuta. Herri baratza horietako bat erabili nahi duenak urtarrilaren 15era arteko epea izango du udaletxean eskaera egiteko (eguerdiko 12:00ak arte).

Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde eta Mugikortasun Diputatua Lazkaon izan da gaur goizean. Bertako bidegorri sarea ikusi eta, bereziki, San Inazio eta Jose Lasa kaleen artean dagoen zubian oinezkoei eta txirrindulariei bideratutako bidegorrian amaitu berri diren lanak bisitatu ditu.

Lazkaoko bidegorri sareak 3,5 km inguru ditu guztira, eta aurten 1,3 km inguruko bidegorri sarea egokituko da. Motorrik gabeko mugikortasunaren alde, oinezkoei eta bizikletei garrantzia ematea Lazkaoko Udalak urteetan egin duen apustua da.

Txakurrak libre ibili ahal izateko gune bat egokitu da Dukeen parkean. Itxitura baten barruan, txakurrak solte utzi ahal izango dira.

San Prudentzio eta San Jose kaleen artean egiten ari diren urbanizazio berritze lanen barruan, bihar, ostirala, abenduak 1, errepideko asfaltatze lanei hasiera emango zaie.

Iturgaitzaga eremuko lanek aurrera jarraitzen dute, eta dagoeneko errepide berriaren zati bat ere asfaltatzen ari dira. Hala, astelehenetik aurrera, Iturgaitzaga 5 eta 6 zenbakien atzealdeko errepidea itxita egongo da, eremu horretan egin behar diren lanak egiteko.