Lizarraga–Irunera mendi-irteera berria Amalur Mendi Elkarteak antolatuta igande honetan, ekainak 21
2026-06-16 / ALBISTEAK
Lizarraga–Irunera mendi-irteera berria Amalur Mendi Elkarteak antolatuta igande honetan, ekainak 21

Irteera 07:30ean izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta taldea autoz joango da Lizarragako portura, ibilbidearen hasierako puntura. 14,3 kilometroko ibilbidea izango da, 361 metroko desnibelarekin, Ingiri, Idoia de Ikoma eta Trinitate Basilika zeharkatuz, eta Malkasko ingurutik abiapuntura itzuliz.

Gehiago irakurri...

Lazkaok Zinegoak film laburren sei proiekzio hartuko ditu asteazkenean, ekainak 17, aniztasuna ikusgarri egiteko 
2026-06-15 / ALBISTEAK
Lazkaok Zinegoak film laburren sei proiekzio hartuko ditu asteazkenean, ekainak 17, aniztasuna ikusgarri egiteko 

LGTBI+ Pertsonen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako film laburren saioa 19:00etan izango da Arerian. Fil laburren saioak The Wind in Ash, Delay, Ferides, This Feminine Side, Seuls les poissons morts suivent le courant eta Ultramarino proiekzioak eskaniko ditu. 

Gehiago irakurri...

Lazkaok Zinegoak saioa eskaini eta LGTBI+ Points Sarearekin bat egingo du, LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren baitan
2026-06-12 / ALBISTEAK
Lazkaok Zinegoak saioa eskaini eta LGTBI+ Points Sarearekin bat egingo du, LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren baitan

Zinegoak film laburren saioak ekainaren 17an izango dira, 19:00etan, Arerian, eta LGTBI+ kolektiboaren hainbat esperientzia eta errealitatea adieratzen dituzten sei istorio proiektatuko dira. Bestalde, LGTBI+ Points Sareak LGTBI+ pertsonentzako espazio seguruen sarea zabaldu nahi du Euskal Herrian. Helburu horrekin, ekainaren 17an, 13:15ean, informazio bilera bat egingo da Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Lazkaoko merkatari eta ostalariei zuzenduta, ekimenaren berri emateko eta sarera atxikitzea errazteko. Gainera, ekainaren 26an, 13:15ean, argazki bat egingo da parte hartzen duten establezimendu eta entitateekin batera.

Gehiago irakurri...

Lazkaok Euskal Pilota Egokituko Txapelketa hartuko du larunbat honetan, ekainak 13
2026-06-12 / ALBISTEAK
Lazkaok Euskal Pilota Egokituko Txapelketa hartuko du larunbat honetan, ekainak 13

Txapelketa Lazkaoko udal kiroldegian izango da, goizean 10:00etatik 14:00etara Gurpildun Aulkiko Pilota Txapelketa jokatuko da eta arratsaldean 15:00etatik 19:00etara desgaitasun intelektuala duten pertsonei egokitutako Paleta Tenisa modalitatea izango da.

Gehiago irakurri...

gehiago