Tipologiak: Erlijiosoa edota Hiletakoa. Komentua
Periodo orokorra: Aro Modernoa
Mendea: XVII
Estiloa: Barrokoa
Babes-maila: Sailkatuta. Berezia
Azken buletina: EHAA 1994-11-29

Moja Zistertarren komentua, ondoan Beneditarrena eta Lazkaoko Jauregia dituelarik Euskalerriako garai barrokoko jauregi eta Komentu osaturiko konjunturik garrantzitsuenetakoa da. Komentua XVII. mendean eraikia izan zen. Elizaren fatxada ondo zaindutako lorategi batera begira dago eta ondo landutako silarriz egina dago dena.Horizontalki bi atal ditu eta baita frontoia duen atikoa ere. Lehen atala bertikalki hiru zatitan banatua dago harrizko bi pilastren bidez. Pilastra horiek atal honen garaiera guztia hartzen dute; beraien erdiko gunea alboetako ilunera baino zabalagoa da. Erdigunean ate dintelduna moldura sinple batez kokatua dago eta moldura horrek ia ez du hausturarik erpin garaienetan. taulamendu baten bidez bereizturik dago bigarren atala eta hori ere hiru zatitan banatua dago eta erdikoa alboetakoak baino pixka bat aurreratuagoa dago. Erdigunean eta hilobian San Bernardoren harrizko irudi bat dago.Hilobiak puntu erdiko arkua du, ordena klasikoan kokatua eta zapore barrokoko taulamendu hausturaduna. bola eta pinakuluz apaindua dago baita ere. Bigarren atal horretako kaleak ilunak dira eta pilastra lauez apainduta dago. Pilastra horiek apaindurarik gabeak dira, moldura bihurria dute eta eraikinaren bi atal horizontalak lotzen dituzte.Fatxadaren erdigune guztia hartzen duen frontoiak alboetako erpinetan bolazko apaindurak ditu eta erdian bolaz errematatutako gurutzea. Barnean frontoi oker bat dago eta erdigunean Lazkaotarren armarria dauka. Fatxada osoki hartuz oso laua dela esan daiteke. Barnealdeari dagokionez, nabe bakarreko eliza da, latindar gurutzeko oina du, ganga gurutzaduran eta koru garaia tenpluaren oinetan.

casacural.jpg

contentmap_plugin