Tipologiak: Erlijiosoa edota Hiletakoa. Eliza
Periodo orokorra: Aro Modernoa
Mendea: XVI
Estiloa: Gotikoa, Barrokoa
Babes-maila: Sailkatuta. Berezia
Azken buletina: EHAA 1994-11-29

San Migel elizak, Lazkaoko jauregia eta Bernarda eta karmeldarren komentuekin batera gure inguruko jauregi-komentu konjunturik interesgarrienetarikoa osatzen du. Elizak areto oinplanoa du, nabbe bakarra eta zortzi aldeko burualdea. Nerbio gangaz estalitako lau zati daude, oso konplexua lehen zatietan eta beste bietan sinpleagoa. Horiek geroagokoak izango dira segur aski.Lehenengo bi zatiak XVI. Mendekoak direla uste da eta beste biak barroko garaikoak. Euskarriak horman daude eta pare bakoitza desberdinak da. Lehenak zutabetxoak ditu, bigarrenak doriar zutabea eta hirugarrenak mentsula soil soila. Elizak koru garaia dauka oinetan karpanel arkuarekin. Arku honek kuxindurak, baranda eta landutako burdinezko euskarriak ditu. Elizara beheko solairuko bao biribiletik sartzen da argia eta bertan kristoren bataioa errepresentatzen duen beiratea aurkitzen da. Koru garaian leiho angeluzuzena dago eta baita epistola bi zatitan banatua ere. Epistolako lehen zatian leiho arinki apuntatua dago. Eraikuntza gehien bat harlanduz egina dago; silarria zati nobleetarako uzten da: zainak, nerbioak, euskarriak eta lehen bi zatietako hormen behealdea. Ebanjelioaren lehen zatia oso interesgarria den kapera gotikoa dago, segur aski XVI. Mendekoa. Horietako bat erretaula nagusiak estaltzen du, landarezko apaindura dauka, zeharkari ikusgarria eta Lazkanotarren armarriak errematatua dago. Kapera honek argitzeko idi-begi bat dauka eta honek ere zeharkari gotiko interesgarria du. Urre kolorezko gurutze gangak estaltzen du; zutabetxo gotikoen gainean dago eta hauetan bankua eta farola nabarmentzen dira, XVI. Mendeko Donostia, eta batez ere, hilobi kaxkar eta higatua. Hilobi horretan hala ere oso garbi ikusten dira XVI. Mendeko ezaugarriak. Hurrengo zatietan kapera handiagoa dago, pilastra gainean arku apuntatua duen sarrera eta estalkia berriz, kainoi erdiko gangakoa da eta kasetoiak ditu. Interes handirik gabeko erretaula gotikoa dauka. Epistolaren lehen zatian kapera dago ojibazko arkupean. XVIII. Mendeko erretaula sinplea dauka Andra Mariren XIV. Mendeko irudiarekin. Itxaropenaren birjina da eta duela gutxi polikromatu egin dute. Hori egiterakoan begiradaren norabidea aldatu diote, lehen pixka bat indartua baitzen. Haurraren begiradaren norabidea jarraituz begiak sartu dizkiote eta bere fisonomia-espresioa nabarmenki hobetu da. Eliza honetan agertzen den beste irudi bat P. Isidro Laborariarena da, landa herri askotan izaten zutena. Erretaula nagusia XVII edo XVIII. Mendekoa da, neoklasikoa, eta titularraren irudia ezik besteak denak margotuak dira; nahiko interesgarria da beste erretaulekin alderatuz. Kanpoaldean ataripe txikia dauka epistolaren ondoan eta hau bi solairukoa izanik eliza estali eta itsusten duenez, kentzeko asmoa dago. Kanpoaldeko egitura harlanezkoa da, nahiko irregularra eta kanpoko kontrahormak ditu. Absidean bao biribil gotikoa dago; zeharkaria du baina barnealdean erretaulak estaltzen du. Dorrea harlanduz egina dago izkina eta platabandetan. Lau zati ditu eta azkena beste hiru zatitan platabandatan banatua dago. Kanpaiak dauden tokiko alde bakoitzean puntu erdiko baoa dauka. Dorrea epistola aldeko oinetan kokatzen da eta kupula apuntatuak errematatzen du. Kupula horrek linterna oso apaindua dauka; burdin landuzko gurutze klasikoa dauka. Elizako jatorrizko dorrea oso txikia zen, eta oraingoa Infantatuaren Dukeak oparitutakoa da. Sakristia absideari atxikia dago, hiru isuriko estalkia dauka eta alde bakoitzean burdinhesi sendoa daukan leihoa.

casacural.jpg

contentmap_plugin