Tipologiak: Egoitzakoa. Jauregia
Periodo orokorra: Aro Modernoa
Mendea: XVII
Estiloa: Barrokoa
Babes-maila: Sailkatuta. Berezia
Azken buletina: EHAA 1994-11-29

Lazkaoko jauregia aspaldiko karmeldarren komentuaren ondoan dago eta Santa Ana komentuaren pare-parean, Agauntza ibaiaren ondoan. 1620 eta 1640 artean eraikia izan zen gaztelar arkitektura ereduen arabera. Tamaina handiko eraikina da, itxiturak ditu eta San Migel elizarekin zuzenean komunikatzen duen lorategia. Agauntza ibaia zubiz zeharkatuz bere lursail zabaletara joaten da. Lazkaoko seinorioaren historiako laugarren jauregia da, eta komentuen kasuan bezala eraikitzeko agindua Maria de Lazkanok eman zuen, Antonio de Oquedo almirantearen emazteak, 1638an. Jauregiak gaur egun landako jauretxe osaera du: lorategiak, tenis pista eta igerilekuak... Aurrealdean burdinsarez hesitua dago, honela unitate bereizia osatuz. Eraikuntza inguruan galeriak dituen patioaren inguruan antolatua dago. Beheko solairuan zerbitzarien gelak zeuden eta solairu nagusian aretoak, jangela eta logelak; goiko solairuko gelak zerbitzarien logelak ziren. Fatxada nagusia harlanez egina dago, eta aurretiko bista mugitua du erdiko ataleko dorreen antolaketa dela eta. Fatxada horretako baoen antolaketa bost ardatzen inguruan egina dago: dorre bakoitzean bat eta beste hiruak erdiko paramentuan. Hiru bao ardatzen zati hori politena da eta ondorioz gehien gailentzen dena erdiko zatia da. Nobleena da eta apaindura guztia hartzen du. Toskanar zutabe pareatuak dituen sarrera dauka eta taulamendua eusten dute zutabe horiek. Lehen solairua beste bi zutabe daude eta horien gainean irudi zizelkatu kaxkarrak; beraien artean dago Lazkanotarren armarri ederra. Sarrera nagusia igarota, beheko solairuaren antolaketa honakoa da: atari handia, enkatxatua eta lurrean apaindua, eta albo banatan garai hartako bi gurdi. Aurrealdean patio arkupedunera ateratzeko irteera dago, eta han putzua dago. Burdinsare, baranda eta balkoietako euskarrietako burdin lanketa aipatu beharrekoa da, eta baita hegal interesgarriko egurrarena ere. Bestalde, altxor artistikoak azpimarratu behar dira: koadroak, liburuak, altzariak... Gainera faamilia horrentzat eta Gipuzkoarentzat balio historiko handia duten eskuizkribuak ere gordetzen dira. Eraikin hau gaztelar arkitekturaren erakusle bada ere, gaztelar jauregiek ez bezala probintzian landatasuna eta herrialdeko beste lekuetako jauregi eraikuntza ereduak barneratzea erakusten du.

casacural.jpg

contentmap_plugin