Txalo taldeak "Etxeko saltsak" antzezlana aurkeztuko du azaroaren 10ean, ostirala, Lazkaoko Areria aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude dagoeneko, udaletxean eta Areria aretoan. Sarrera bakoitzak 10 euroko kostua izango du.

Etxeko Saltsak endreduzko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan ibiliko dira. Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino dira antzezlaneko aktoreak. Begoña Bilbao Lejarzegi da obraren zuzendaria.