Sendian programaren barruan antolatu diren ikastaroetarako izena emateko epea irekita dago. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoera zailei aurre egiteko estrategiak bereganatzea izango da ikastaroen helburua.

Guztira sei saio izango dira, azaroaren 6, 7, 20, 22, 27, eta 29an. Saio guztiak 16:00etatik 18:00etara izango dira, Orobionen, eta izena udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan eman behar da.

Ikastaroen helburua ohiko egoera zailak identifikatzen ikastea da, eta horiek izan ditzaketen ondorioak ezagutzea. Egoera hauek ingurune familiarrean eta emozionalean duten eraginez haurnartzea ere bilatu nahi da.

Honakoak dira ikastaroan landuko diren gaiak:

  1. Egoera zailak identifikatzea
  2. Lo egiterakoan arazoak
  3. Apatia, egonezina eta noraezean ibiltzeko joera
  4. Desinhibitzea
  5. Elikaduran, higienean eta norbere garbitasunean desorekak
  6. Genero indetitate eta erantzukidetasun familiarra eraikiz arreta eta zaintza lanetan