Europan ospatzen den Kirolaren Astearekin bat egingo du aurten Lazkaoko Udalak, eta bihar, irailak 30, hasi eta urriaren 10era hainbat ekintza antolatu dira, kirol minoritarioei garrantzia eman eta kirolak osasunarekin duen lotura azaleratzeko.

Duatloia, skate-a, herri kirolak, zunba, edo atletismoa bezalako kirolei leku berezia egingo zaie egun hauetan Lazkaon. Baita herriko hainbat kirolariri ere. Lazkaoko Udalak, San Benito Ikastolak, herriko kirol taldeek eta herriko kirolariek elkarrekin antolatu dute kirol astea.

Hauek dira antolatu diren ekintzak: