Kiroldegiko eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak kudeatzeko egindako lehiaketako ebazpenak onartu ditu Lazkaoko Udalak, herenegun egindako osoko bilkuran. Hala, etxez etxeko zerbitzua Eulen enpresari esleitzea erabaki da, eta kiroldegiko zerbitzua GKT Goierriko Kirol Zerbitzuak enpresari. Bi kasuetan bi urterako esleipena izango da, beste bi urte luzatzeko aukerarekin.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeko lehiaketara hiru enpresa aurkeztu dira: Clece, Eulen eta Goxara. Eulen izan da puntuazio altuena eskuratu duena. Kirol zerbitzua kudeatzeko, berriz, bi izan dira lehiaketara aurkeztu direnak: GKT eta Abilion. GKT izan da puntuazio altuena lortu duena.