-
Irteera 07:30ean izango da Itzala tabernatik, eta ibilbideak 12 kilometro eta 608 metroko desnibel positiboa izango ditu, 14:00ak aldera itzultzea aurreikusita.
-
Parte hartu nahi dutenek urriaren 9ra bitarte dute izena emateko aukera, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 695 78 20 21 telefono zenbakira deituta.
Datorren igandean, urriak 11, lazkaotarrek mendiaz gozatzeko beste aukera bat izango dute Amalur Mendi Elkarteak antolatutako irteerarekin. Oraingo honetan, helmuga Arnaba izango da, Lokiz mendilerroan. Taldea Nafarroako Gastiain herrira joango da, Arabako mugatik gertu, eta handik abiatuko da 1.248 metroko Arnaba tontorrerako ibilaldia.
Irteera 07:30ean izango da, Itzala tabernatik. Ibilbideak 12 kilometro izango ditu, eta 608 metroko desnibel positiboa izango du. Itzulera 14:00ak aldera egitea aurreikusten da. Bidean, parte-hartzaileek inguruko paisaia bereizgarriak zeharkatuko dituzte, ezpeldi eta pagadien artean, eta Lokiz mendilerroko inguru honek eskaintzen dituen ikusmira ikusgarriez gozatzeko aukera ere izango dute.
Txangoak, gainera, esanahi berezia izango du Amalurrentzat. Ibilbidea Imanol Lasak, elkarteko presidente izandakoak, prestatu zituen azkenetako bat da. Mendian haren bidelagun izan zirenek irteera baliatuko dute Imanol gogora ekartzeko, berari gustatuko zitzaion moduan: elkarrekin mendira itzuliz.
Parte hartu nahi dutenek urriaren 9ra bitarte dute izena emateko aukera, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 695 78 20 21 telefono zenbakira deituta.
Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera eta mendiko jardunaldi batez gozatzera.
