Lazkaoko Udalak eskerrak eman dizkie Lazkaoko Ikastolari, boluntario guztiei eta lazkaotar guztiei, urriaren 4an, igandean, Lazkaon ospatutako 50. Kilometroak posible egiteko erakutsitako inplikazioagatik.
Kepa Zubiarrain alkateak komunitate osoak egindako lana nabarmendu du: “Egun honen arrakasta Lazkaoko Ikastolaren, boluntarioen eta parte hartu duten lazkaotar guztien ahaleginari esker izan da posible. Beste behin ere, Lazkaok elkarrekin lan egiteko eta proiektu amankomunak aurrera eramateko duen gaitasuna erakutsi du. Eskerrik asko guztiei”.
Udalak eskerrak eman dizkie, halaber, Lazkaora hurbildu eta jardunaldiaren garapen egokian lagundu zuten pertsona guztiei.
Zorionak eta mila esker guztioi!
