-
GO01 eta GO05 zerbitzuek 07:00etatik aurrera ohiko lanegun bateko ordutegia izango dute, eta Lazkao eta Beasaingo zein Ordiziako tren geltokien artean anezka-zerbitzuak izango dira.
Lazkaok Lurraldebuseko zerbitzu bereziak izango ditu igande honetan, urriaren 4an, Kilometroak jaialdiaren 50. edizioa dela eta. Kilometroak urtero jende ugari biltzen duenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak garraio publikoa indartuko du, Lazkaora joan-etorriak errazteko eta egun horretan sor daitezkeen aparkaleku-arazoak arintzeko. Era berean, ospakizunera modu jasangarri, eroso eta seguruan hurbiltzea du helburu.
GO01 eta GO05 zerbitzuek ohiko lanegun bateko zerbitzua eskainiko dute egun horretan, 07:00etatik aurrera. GO01 lineak Zaldibia, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Segura eta Zegama lotzen ditu; GO05 lineak, berriz, Lazkao, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta Zumarragako ospitalea.
Horrez gain, Lazkao eta Beasaingo zein Ordiziako tren geltokien arteko anezka-zerbitzuak eskainiko dira, egun horretan garraio publikoan mugitzeko aukerak zabalduz.
Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileei arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu daitezke.
