- Saioak 18:30etan eta 21:00etan izango dira Arerian.
La bola negra filmak asteburuan izan duen harrera ona ikusita, beste bi emanaldi programatu dira astearte honetarako, 18:30ean eta 21:00etan Arerian.
Filmak nazioarteko zinema-jaialdi nagusietako batzuetan egindako ibilbidearen babesa du. 2026ko Cannesko Zinemaldian zuzendaritza onenaren saria jaso zuen eta Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioan, berriz, Publikoaren Saria eskuratu berri du. Aitorpen horiei Torontoko Zinemaldian (TIFF 2026) jasotako film onenaren Publikoaren Saria gehitu behar zaie.
Hala, oraindik filma ikusteko aukerarik izan ez dutenek beste bi emanaldi izango dituzte astearte honetan La bola negra ikusteko.
