• Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, ekainaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean Udaletxean. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.

Osoko Bilkurarako Gai Zerrenda honako hau da:

  • Aurreko akta (2026ko maiatzaren 28koa).
  • Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
  • Kreditu transferentzia bidezko 1 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen berri ematea.
  • Kreditu gehigarri bidezko 2 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen berri ematea.
  • Kreditu transferentzia bidezko 2 zenbakidun kreditu aldaketaren espedientearen onarpena.
  • Kirol zerbitzuen kontratuaren 1. luzapena.
  • Goierri Fundazioaren estatutuen aldaketaren onarpena.
  • Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena dela eta EAJ-PNVk eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
  • Ekainaren 28a, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan EAJ-PNVk aurkeztutako adierazpena.
  • Galdera eta erreguak.

Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.


 Osoko Bilkura