• Haurrentzako filmaren estreinaldia euskaraz izango da. Bestalde, helduentzako saioetan “Pioneras: Solo quieren jugar” filma izango da ikusgai asteburuan eta astelehenean hainbat emanalditan.

Aste honetan lazkaotarrek kultur agenda berri batez gozatzeko aukera izango dute Arerian, haurrentzako zein helduentzako zinema saioekin.

Haurren atalean “Los Pérez-Osos (euskaraz)” filmaren estreinaldia proiektatuko da ekainaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, 17:00etan. 

Helduentzako, berriz, “Pioneras: Solo quieren jugar” filma eskainiko da, benetako gertaeretan oinarritua. Ekainaren 20an, larunbata, bi emanaldi izango dira, 19:30ean eta 22:00etan; ekainaren 21ean, igandea, 19:30ean; eta hilak 22an, astelehena, 19:00etan eta 21:00etan. 

Udalak Areriara bertaratzeko gonbitza luzatzen die herritarrei, aste honetarako programatutako proiekzioez gozatzera.


 Areria