"Lazkao. Ezagutu gure eskaintza" kanpainaren barruan Iztueta elkarteko Ainitze Salak hitzaldia egingo du otsailearen 16an, esneak ematen dituen aukerak zein diren azaltzeko. Salarekin batera Ordiziako D'Elikatuz elikadura zentroko nutrizionistak hitz egingo du, eta saioaren amaieran Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak postre bat egingo du. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, kultur etxean.

Lazkaoko Udalak merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak eta enpresen jarduerak babestu eta indartzeko martxan jarritako kanpainaren barruan hirugarren hitzaldia izango da Iztuetakoena. "Lazkao. Ezagutu gure eskaintza" programak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako arduradunak beraien jarduerari buruzko hitzaldiak egitera animatu dira, herriko dendek eta zerbitzuek duten garrantzia azpimarratzeko.