- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du maiatzaren 28an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako aurreikusitako Gai Zerrenda honako hau da:
- Aurreko aktak onartzea (2025eko irailaren 25ekoa, urriaren 16koa, urriaren 30ekoa, azaroaren 27koa eta abenduaren 18koa; baita 2026ko urtarrilaren 29koa, otsailaren 26koa eta martxoaren 26koa ere).
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- 2025 ekitaldiko kreditu gehigarri bidezko 10 zenbakidun kreditu aldaketa espedientearen berri ematea.
- 2025 ekitaldiko kreditu transferentzia bidezko 4 zenbakidun kreditu aldaketa espedientearen berri ematea.
- 2025eko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- GOIEKIrekin hitzarmena, tokiko enplegu eta garapen planen arloan.
- EAJ-PNV eta EH Bilduren adierazpena. Seaska: “azterketak euskaraz” Ipar Euskal Herrian.
- Galdera eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
