- Udako kirol ikastaroen artean igeriketa, BTTa, piraguismoa, irristaketa, gimnasia erritmikoa, futbola eta multiaktibitatea eskainiko dira. Gainera, berrikuntza gisa, hainbat ikastaro arratsaldeko ordutegian ere izango dira. Izen-ematea aurrez aurre egin ahal izango da Joxemiel Barandiaran Kiroldegian edo online, esteka honen bidez https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc-9Fv_VaCySGnbUN_H7NW9aZRow2HSBymoXjXpYRv4ntkaZQ/closedform.
- Lazkaoko haurrek jarduera eta jolas egitarau zabala izango dute ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean, familien beharretara egokitutako bi ordutegirekin, 10:00etatik 13:00etara edo 09:00etatik 13:00etara. Izen-ematea esteka honen bidez https://labur.eus/Lazkao2026udaaisialdia edo izen-emate orria udal kiroldegian entregatuz.
Uda ate joka dagoen honetan, Lazkao dagoeneko haur eta gazteei zuzendutako udako programak prestatzen ari da. Ildo horretan, maiatzaren 24an amaituko da bai udako kirol ikastaroetan bai udako aisialdi zerbitzuan izena emateko epea. Bi egitasmo horien helburua da opor garaian aisialdirako, kirolerako eta elkarbizitzarako aukera erakargarriak eskaintzea.
Udako kirol ikastaroak ekainaren 23tik uztailaren 24ra egingo dira, Joxemiel Barandiaran Kiroldegian eta herriko hainbat gunetan. Egitarauaren barruan izango dira igeriketa, BTTa, piraguismoa, irristaketa, gimnasia erritmikoa, kirol dantza, pilota, futbola eta multikirola, adin tarte ezberdinetara egokitutako eskaintzarekin.
Aurten, gainera, berrikuntza gisa, irristaketa, gimnasia erritmiko eta kirol dantzako saioak arratsaldez ere eskainiko dira, astean bi egunetan eta guztira hamar saiotan banatuta. Bestalde, multikirol jardueraren iraupena bost astera luzatuko da, nahiz eta izen-ematea asteka egiten jarraituko den. Izena emateko aukera izango da bai online, honako formularioaren bidez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc-9Fv_VaCySGnbUN_H7NW9aZRow2HSBymoXjXpYRv4ntkaZQ/closedform, baita aurrez aurre ere Joxemiel Barandiaran Kiroldegian.
Bestalde, Udako Aisialdi Zerbitzua ere ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean eskainiko da. Lazkaoko haurrei zuzendutako programa honek jolasak, tailerrak eta aisialdi hezitzailearekin lotutako ekintzak eskainiko ditu, giro seguru eta atsegin batean. Familiek bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango dute: 10:00etatik 13:00etara edo 09:00etatik 13:00etara, bakoitzaren beharretara egokituta.
Zerbitzuak guztira 180 plaza izango ditu, eta izen-ematea https://labur.eus/Lazkao2026udaaisialdia estekaren bidez edo kiroldegian bertan egin ahal izango da.
Udaletik familiei dei egiten zaie bai udako kirol jardueretan bai Udako Aisialdi Zerbitzuan izena ematera animatzeko. Izan ere, bi egitasmo horiek ohitura osasungarriak sustatzea, kirola bultzatzea eta haur zein gazteen arteko harremanak indartzea dute helburu.
