• Haurrentzako ikastaroen artean, igeriketa, BTT, piraguismoa, patinajea, gimnasia erritmikoa, dantza-kirolak, pilota, futbola eta jarduera anitza nabarmentzen dira. Berritasun gisa, patinaje, gimnasia erritmiko eta kirol dantza ikastaroak arratsaldeko ordutegian eskainiko dira, 10 saiotan antolatuta eta astean bi egunetan. Gazteentzat, kiroldantza, indoor zikloa, bodytraininga, piraguismoa eta kirol anitzeko jarduerak eskainiko dira. Azken honetan iraupena bost astera luzatu da, asteko izen-ematea mantenduz.
  • Izena emateko epea maiatzaren 24ra bitarte egongo da zabalik, eta Joxemiel Barandiaran Kiroldegian bertan edo online ondorengo esteka hotako inprimakia betez egin daiteke: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc-9Fv_VaCySGnbUN_H7NW9aZRow2HSBymoXjXpYRv4ntkaZQ/closedform.

"Datorren astelehenean, maiatzaren 11n, irekiko da Lazkaoko 2026ko udako kirol ikastaroetan izena emateko epea. Herritarrek haurrentzako eta gazteentzako antolatutako kirol jardueretan izena emateko epea maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik Joxemiel Barandiaran Kiroldegian aurrez aurre edo online, hurrengo estekan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc-9Fv_VaCySGnbUN_H7NW9aZRow2HSBymoXjXpYRv4ntkaZQ/closedform.

Aurten, 19 kirol ikastaro eskainiko dira; horietatik 14 haurrentzat eta 5 gazteentzat, askotariko jarduerekin: igeriketa, futbola, piraguismoa, BTT, irristaketa, gimnasia erritmikoa, kirol dantza eta kirol anitzeko jarduera. Berrikuntza gisa, irristaketa, gimnasia erritmikoa eta kirol dantza ikastaroak eskainiko dira arratsaldeko ordutegian, 10 saiotan antolatuta eta astean bi egunez. Ikastaroak jarduera fisikoa, talde lana, sozializazioa eta udako hilabeteetan parte-hartzaileen gozamena sustatzeko diseinatu dira.

Bestalde, kirol anitzeko jardueran, iaz ohiko iraupena lau astekoa zen; aurten, berriz, bost astekoa izango da. Asteko izen-emate sistema mantentzen da, eta aukera ematen zaio pertsona bakoitzari interesatzen zaion astea edo asteak aukeratzeko.

Haurrentzako Udako Ikastaroak

  • Haurtxoen igeriketa (4 - 36 hilabete): 12:00 - 12:30, ekainaren 30etik uztailaren 23ra (astearte eta ostegunetan). Prezioak: bazkideak 27,70 €, ez bazkideak 38,00 €.
  • Igeriketa (2023 - 2014; 3 urte beteta): arratsaldeko ordutegian, ekainaren 29tik uztailaren 24ra (astelehenetik ostiralera). Prezioak: bazkideak 66,70 €, ez bazkideak 77,00 €.
  • BTT hastapena (2017 aurretik jaiotakoak): 17:00 - 19:00, ekainaren 23an eta 30ean, eta uztailaren 7an eta 14an. Prezioak: bazkideak 36,00 €, ez bazkideak 46,30 €.
  • BTT (2017 aurretik jaiotakoak): 17:00 - 19:00, ekainaren 25ean eta uztailaren 2an, 9an eta 16an. Prezioak: bazkideak 36,00 €, ez bazkideak 46,03 €.
  • Piraguismoa (2017 aurretik jaiotakoak): arratsaldeko ordutegian, uztailaren 6tik 10era. Prezioak: bazkideak 48,10 €, ez bazkideak 58,40 €.
  • Irristaketa (2012 - 2020): 11:00 - 12:00, ekainaren 29tik uztailaren 24ra (astelehenetik ostiralera). Prezioak: bazkideak 36,00 € (ikastaro erdia), 51,40 € (ikastaro osoa); ez bazkideak 46,30 € (ikastaro erdia), 61,70 € (ikastaro osoa).
  • Irristaketa (2012 - 2020): 18:30 - 19:30, ekainaren 23tik uztailaren 23ra (astearte eta ostegunetan). Prezioak: bazkideak 36,00 € (ikastaro osoa); ez bazkideak 46,30 € (ikastaro osoa).
  • Gimnasia erritmikoa (2014 - 2020): 12:00 - 13:00, ekainaren 29tik uztailaren 24ra (astelehenetik ostiralera). Prezioak: bazkideak 36,00 € (ikastaro erdia), 51,40 € (ikastaro osoa); ez bazkideak 46,30 € (ikastaro erdia), 61,70 € (ikastaro osoa).
  • Gimnasia erritmikoa (2014 - 2020): 16:00 - 17:00, ekainaren 23tik uztailaren 23ra (astearte eta ostegunetan). Prezioak: bazkideak 36,00 € (ikastaro osoa); ez bazkideak 46,30 € (ikastaro osoa).
  • Kirol dantza (2012 - 2019): 10:00 - 12:00 (ordu bateko saioak), ekainaren 29tik uztailaren 24ra (astelehenetik ostiralera). Prezioak: bazkideak 36,00 € (ikastaro erdia), 51,40 € (ikastaro osoa); ez bazkideak 46,30 € (ikastaro erdia), 61,70 € (ikastaro osoa).
  • Kirol dantza (2012 - 2019): Arratsaldeko ordutegian (ordu bateko saioak), ekainaren 23tik uztailaren 23ra (astearte eta ostegunetan). Prezioak: bazkideak 36,00 € (ikastaro osoa); ez bazkideak 46,30 € (ikastaro osoa).
  • Pilota (2012 - 2019): 15:00 - 17:15 (45 minutuko saioak), ekainaren 29tik uztailaren 24ra. Prezioak: bazkideak 21,60 € (ikastaro erdia), 30,85 € (ikastaro osoa); ez bazkideak 31,90 € (ikastaro erdia), 41,15 € (ikastaro osoa).
  • Futbola (2016 - 2013): 10:00 - 12:00, ekainaren 23tik 26ra eta/edo ekainaren 29tik uztailaren 3ra. Prezioak: bazkideak 55,00 € (2 aste), 35,90 € (aste 1, 5 egun), 28,70 € (aste 1, 4 egun); ez bazkideak 65,30 € (2 aste), 46,20 € (aste 1, 5 egun), 39,00 € (aste 1, 4 egun).
  • Kirol anitzeko jarduera (2012 - 2019): 9:30 - 12:30, ekainaren 23tik 26ra, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, uztailaren 6tik 10era, uztailaren 13tik 17ra eta/edo uztailaren 20tik 24ra. Prezioak: bazkideak 185,04 € (5 aste), ez bazkideak 195,34 €; bazkideak 154,20 € (4 aste), ez bazkideak 164,50 €; bazkideak 123,36 € (3 aste), ez bazkideak 133,66 €; bazkideak 107,94 € (2 aste), ez bazkideak 118,24 €; bazkideak 61,68 € (aste 1), ez bazkideak 71,98 €.

Gazteentzako udako ikastaroak

  • Kiroldantza: 2014 aurretik jaiotakoak, 10:00 - 11:00, ekainaren 29tik uztailaren 22ra (astelehen eta asteazkenetan). Prezioak: bazkideak 22,80 € (ikastaro erdia), ez bazkideak 33,10 €; bazkideak 32,60 € (ikastaro osoa), ez bazkideak 42,90 €.
  • Ziklo indoor gaztea: 2014 aurretik jaiotakoak, 11:00 - 12:00, ekainaren 30etik uztailaren 23ra (astearte eta ostegunetan). Prezioak: bazkideak 22,80 € (ikastaro erdia), ez bazkideak 33,10 €; bazkideak 32,60 € (ikastaro osoa), ez bazkideak 42,90 €.
  • Bodytraining: 2014 aurretik jaiotakoak, 11:00 - 12:00, ekainaren 29tik uztailaren 22ra. Prezioak: bazkideak 22,80 € (ikastaro erdia), ez bazkideak 33,10 €; bazkideak 32,60 € (ikastaro osoa), ez bazkideak 42,90 €.
  • Piraguismoa: 2017 aurretik jaiotakoak, arratsaldeko ordutegian, uztailaren 6tik 10era. Prezioak: bazkideak 48,10 € (ikastaro osoa), ez bazkideak 58,40 €.
  • Kirol anitzeko jarduera: 2012-2019 artean jaiotakoak, 9:30 - 12:30; ekainaren 23tik 26ra, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, uztailaren 6tik 10era, uztailaren 13tik 17ra eta/edo uztailaren 20tik 24ra. Prezioak: bazkideak 185,04 € (5 aste), ez bazkideak 195,34 €; bazkideak 154,20 € (4 aste), ez bazkideak 164,54 €; bazkideak 123,36 € (3 aste), ez bazkideak 133,66 €; bazkideak 107,94 € (2 aste), ez bazkideak 118,24 €; bazkideak 61,68 € (aste 1), ez bazkideak 71,98 €.

Lazkaoko Udalak haur eta gazteak gonbidatzen ditu kirol eskaintza honetan parte hartzera, jarduera, gozamen eta ikaskuntzaz betetako uda eizan dezaten.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek Joxemiel Barandiaran Kiroldegira jo dezakete izena eman daitekeen epean.


 Lazkao Uda Kirola