• Zapiak Udaletxean erosi ahal izango dira 5 euroan, soilik txartel bidez ordainduta.

Datorren astelehenetik aurrera, martxoak 23, Lazkaoko Udalak balkoiko ‘Lazkao’ zapiak jarriko ditu salgai San Prudentzio jaietan balkoiak apaintzeko.

Zapiek antzarraren irudia eta ‘Lazkaoko' letrak dituzte, herria irudikatzen duen kolore horia nabarmenduz. Zapi bakoitzak 5 euroko prezioa du eta udaletxean erosi ahal izango dira. Txartelarekin ordaindu behar da erosketa osatzeko.

Udalak herritarrei bandera erostera eta balkoiak apaintzera gonbidatzen die, datozen egunetan Lazkao jai giroan murgiltzeko.


 Jaietako balkoiko bandera