• ‘Alicia en el País de las Maravillas’ opera-balleta martxoaren 20an, ostirala, 19:00etan proiektatuko eta Laburbira 2026 zikloa martxoaren 24an, asteartea, 18:45ean izango da, biak Arerian. 
  • Asteburuan, haurrek ‘Hoopers’ filmaz gozatzeko aukera izango dute eta helduentzako saioan ‘Torrente Presidente’ proiektatuko da.

Aste honetan, zinea izango da Lazkaoko kultur programazioaren protagonista. Haurrentzako eta helduentzako asteko ohiko zinema-saioez gain, opera-emanaldi batez eta Laburbira 2026 film laburren zirkuitu ibiltariaz gozatu ahal izango da. Azken honek, euskarazko zinemaz gozatzeko eta bertako ekoizpenak ezagutzeko aukera ematen du, eta aldi berean, euskal zinemari ikusgarritasuna ematen dio, zinemagileei beren lanak jendaurrean aurkezteko aukera emanez.

Agenda ostiralean hasiko da, martxoaren 20an, 19:00etan, Arerian, ‘Alicia en el País de las Maravillas’ opera-balletaren proiekzioa pantaila handian eskainiz.

Asteburuan zehar, publiko guztiarentzako zine-saioak eskainiko dira. Txikienek ‘Hoopers’ filmaz gozatzeko aukera izango dute martxoaren 22an, igandea, 17:00etan. Helduek, berriz, ‘Torrente Presidente’ filmaren proiekzio izango dute ikusgai larunbatean, hilak 21, 19:30ean eta 22:00etan; igandean, hilak 22, 19:30ean; eta astelehenean, hilak 23, 19:00etan eta 21:00etan.

Halaber, Laburbira 2026ko programazioaren baitan, Amaia San Sebastián Larzabalen ‘Olentzerori eskatu nion’, Ane Cuestaren ‘Hotzikara’, Ekaitz Bertizen ‘Erreka zoko hortan’, June Asua Olabarriaren ‘Fishy’, Elixabet Núñezen ‘A-maniki’, Aitor Gametxo Zabalaren ‘Geratzen den hori’ eta Ainhoa Urgoitiaren ‘Orain zer?’ filmak nabarmentzen dira, denak euskaraz martxoaren 24an arrtasaldeko 18:45ean, Arerian.

Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Arerian eskaintzen diren proiekzio guztiez gozatzera.


 LABURBIRA 2026