• Kultur agendak Ipuin porrusalda ipuin kontalaria saioa, helduentzat Song Sung Blue: Canción para dos proiekzioa, haurrentzat Como Cabras filma eta haur eta nerabeen babesari buruz familiei zuzendutako formakuntza saioa barne hartzen ditu.

Datozen egunetan, Lazkaoko kultur agendak publiko guztientzat pentsatutako hainbat jarduera eskainiko ditu; horien artean izango dira ipuin kontalaria saioa, heldu eta haurrentzako zinema-emanaldiak eta familiei zuzendutako formakuntza.

Agenda otsailaren 27an hasiko da, Udal Liburutegian egingo den Ipuin porrusalda ipuin kontalari saio berri batekin. Jarduera HH5etik aurrerako haurrei zuzenduta dago, eta lehen saioa 16:45ean izango da; lekua betez gero, bigarren saioa 17:20an egingo da.

Zinemari dagokionez, Areriak hainbat emanaldi eskainiko ditu. Helduen kasuan, Song Sung Blue: Canción para dos filma ikusteko aukera izango da otsailaren 28an, larunbata, 19:30ean eta 22:00etan; martxoaren 1ean, igandea, 19:30ean; eta martxoaren 2an, astelehena, Ikuslearen Egunarekin bat eginez, 19:00etan eta 21:00etan. Haurrentzat, berriz, Como Cabras filma eskainiko da otsailaren 28an, larunbata, eta martxoaren 1ean, igandea, biak 17:00etan.

Astelehenean, martxoak 2, arratsaldeko 17:30ean Lazkaoko Udalak familiei zuzendutako oinarrizko prestakuntza saio bat hartuko du, haur eta nerabeen babesari buruzkoa, kirolaren, aisialdiaren eta denbora librearen esparruan oinarritua. Saioa haur eta nerabeen ongizatea eta segurtasuna indartzera bideratuta dago.

Udalak herritar guztiak jarduera horietan parte hartzera gonbidatzen ditu, udalerrian antolatutako kultur eta prestakuntza proposamenez gozatzera.


 agenda