Joan den ostiralean, otsailaren 20an, Lazkaoko Udalak desfibriladore sarea handitzeko planaren barruan aurreikusitako azken gailua instalatu zuen udalerrian, zehazki Orobioneko autobus geltokian.
Atzo, otsailak 23, desfibriladore hori lapurtu zutela jakinarazi zuten.
Azken hilabeteetan, Udalak ahalegin handia egin du udalerriko segurtasuna indartzeko, hainbat gune estrategikotan desfibriladoreak jarriz, bihotzeko larrialdiei azkar erantzungo zaiela bermatzeko. Gailu horiek bizitzak salbatzeko funtsezko tresnak dira, eta herritar guztien zerbitzura daude.
Udalak biziki sentitzen du gertatutakoa, eta gogorarazi du horrelako jokabideak ez direla onargarriak, Lazkaoko gizarte osoari kalte egiten baitiote. Era berean, beharrezko neurriak hartuko dira gertakariak argitzeko eta zerbitzua ahalik eta lasterren berrezartzeko.
Datorren martxoaren 16an desfibriladorearen erabilerari buruzko bigarren ikastaro bat egingo da, gailua behar bezala maneiatzeari buruzko ezagutzak ikasi edo indartu nahi dituzten pertsona guztientzat. Laster irekiko da izena emateko epea, eta izena emateko behar den informazio guztia emango da.
