- Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, otsailak 26, arratsaldeko 18:30ean. Saioa herritar guztientzat irekia izango da.
Osoko Bilkurarako Gai Zerrenda honako hau izango da:
- Alkatetzaren Ebazpenen berri ematea.
- EUDELeko Udalaren ordezkaritza ezeztatzeko eta berreskuratzeko emandako ebazpenaren berri ematea.
- Umeen eguneko bazkariko tiketen prezio publikoa ezartzea.
- Banderolen prezio publikoa ezartzea.
- Lazkaoko parrokiaren eskaera, apaizetxean egin beharreko obrak interes bereziko obratzat hartzeko, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) %95eko hobaria aplikatzeari dagokionez.
- Bake Epailearen ordezkoa izendatzea.
- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin sinatu beharreko hitzarmena, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako.
- Martxoaren 8a dela eta, EAJ-PNVk aurkeztutako adierazpena.
- Galderak eta erreguak.
Herritar guztiak gonbidatuta daude bilkura honetara bertaratzera.
