• Jardunaldia 08:00etan hasiko da Lazkaoko Itzala Tabernatik. Handik, taldea autoz joango da Ziordiara, eta han hasiko da ibilbidea. 12 kilometroko ibilbidea izango da, 560 metroko desnibelarekin, Aranbeltz harrobiaren eta Gobazpi kobazuloaren ondotik, Arbarraineko gailurrera iritsi arte.
  • Parte hartu nahi dutenek otsailaren 20a baino itarte dute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz edo 688601186 zenbakira deituz.

Datorren igandean, otsailaren 22a, lazkaotarrek Amalur Mendi Elkarteak antolatutako mendi jardunaldi batez gozatzeko aukera izango dute. Helmuga Arbarrain izango da, Altzaniako mendietan, Nafarroan.

Irteera 08:00etan izango da Lazkaoko Itzala tabernatik. Handik, taldea autoz joango da Ziordiara, eta han hasiko da ibilaldia. Ibilbidea 12 kilometrokoa izango da, 560 metroko desnibelarekin, eta 14:00ak aldera itzultzea aurreikusten da.

Ibilbidea Aranbeltz harrobiaren eskuinaldetik igaroko da, jarraian Gobazpi kobazulorantz joateko. Ondoren, basoan sartuko da gailurrera iritsi arte. Irumugarrieta ere esaten zaio gailurrari, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroarekin muga egiten baitu. Bertatik, Aizkorri, Urbasa eta Aralarko ikuspegi ederrez goza daiteke. Jaitsieran, ehiza postuak eta txabolak ikusi ahal izango dira, Ibirigaingo herrigunetik igaroko da, eta pista zabal bati jarraituko zaio Ziordiara iritsi arte.

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 20ra bitarte dute  izen-ematea egiteko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 688 60 11 86zenbakira deituz.

Amalur Mendi Elkarteak eta Lazkaoko Udalak herritarrak gonbidatzen dituzte jarduera honekin bat egitera eta mendi egun batez gozatzera.


 Mendi irteera Arbarrainera