- Dantza-saioa Oin-Arin Dantza Taldeak eskainiko du otsailaren 20an; asteburuan "Evolution" haurrei zuzenduta eta "Hamnet" helduentzako proiektatuko dira; eta Musikaldia 2026, Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatuta, eskolako ikasleak bilduko ditu audizio eta kontzertuak eskainiz otsailaren 24tik 26ra.
Lazkaoko otsaileko aste honek askotariko kultura-proposamenak eskainiko ditu, musika, dantza eta zinema barne, guztiak Arerian izango direnak.
Oin-Arin Dantza Taldearen urteko emanaldia ospatuko da otsailaren 20an, ostirala, 18:00etan, Areria Kulturgunean. Euskal dantza eta musika tradizionala uztartzen dituen proposamen bat izango da. Ekitaldi hau otsailaren 27an ere errepikatuko da, 18:00etan.
Zinemaren alorrean, "Evolution" filma haurrei zuzendua, proiektatuko da otsailaren 21ean, larunbata, eta otsailaren 22an, igandea, 17:00etan Arerian. Bestalde, "Hamnet" filma helduentzako izango da ikusgai, otsailaren 21ean 19:30 eta 22:00etan, otsailaren 22an 19:30ean, eta otsailaren 23an 19:00 eta 21:00etan, Ikuslearen Egunarekin bat eginez.
Azkenik, Musikaldia 2026 ospatuko da otsailaren 24tik 26ra baita Arerian, Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasleak batuz. Otsailaren 24an, 17:00etan, instrumentuko ikasleen audizioarekin hasiko da ekitaldia, eta 18:30ean, hastapen eta hasiberri ikasleen audizioarekin jarraituko du. Otsailaren 25ean, 18:30ean, Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasle helduen eskainikom dute kontzertua. Musikaldiari amaiera emateko, otsailaren 26an, 17:00etan, instrumentuko ikasleen audizioaren bigarren emanaldia izango da, eta 18:30ean, hastapen eta hasiberri ikasleen audizioa.
Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu kultur jarduera hauetan parte hartzera eta kulturaz herrian bertan gozatzera.
