- Igerilekua itxita izango da 15:30etik 18:30era, Benjamin eta alebinen txapelketa egingo baita tarte horretan.
- Jolas-igerilekua, muskulazio gela eta sauna erabilgarri izango dira.
Datorren larunbatean, otsailak 7, Benjaminen eta Alebinen mailako igeriketa proba dela eta, Joxe Migel Barandiaran Kiroldegiko igeriketa igerilekua itxita izango da 15:30etik 18:30era bitartean.
Hala ere, jolas-jardueretarako igerilekua, muskulazio gela eta sauna ohiko ordutegian eta normaltasunez izango dira erabilgarri.
Halaber, Lazkaoko bazkideek Ordiziako Majori igerilekua erabili ahal izango dutela jakinarazten da.
Aldez aurretik erabiltzaile guztien ulermena eskertzen da.
