• Energia Bulegoak lekua eta ordutegia partekatuko ditu Kontsumo Bulegoarekin, eta bi zerbitzuak batera eskainiko dira ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara, Lazkaoko udaletxean.
  • Interesdunek aurretiko hitzordua eska dezakete Kontsumo Bulegoarekin (843 739 988 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo Energia Bulegoarekin (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) harremanetan jarrita.

Herritarrei zerbitzu osoa, irisgarria eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitzeko helburuarekin, Energia Bulegoak eta Kontsumo Bulegoak beren egutegiak eta ordutegiak bateratuko dituzte urtarrilaren 19tik aurrera.

Horrela, bi zerbitzuak modu bateratuan eskainiko dira, leku eta ordutegi berean, erabiltzaile guztiei arreta koordinatuagoa eta eraginkorragoa emateko. Lazkaoko arreta presentziala ostegunetan izango da, 10:00etatik 14:00etara, udaletxean (Euskadi Enparantza, z/g).

Era berean, arreta pertsonalizatua bermatzeko eta beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gomendagarria da bi zerbitzuetarako aurretik hitzordua eskatzea:

  • Kontsumo Bulegoa: 843 739 988 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Energia Bulegoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Neurri honek baliabideak optimizatzeko eta administrazio hurbilago, eraginkorrago eta herritarren benetako beharretara egokituago batera aurrera egiteko konpromisoari erantzuten dio.


 

 

 Energia Bulegoa ordutegi aldaketa