Lazkaoko Udaletik bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu joan den ostiralean, urriak 10, Lazkao Fashion Week ekimenaren lehen edizioa posible egin zuten pertsona guztiei.

Eskerrak eman nahi dizkiogu IƱigo Aranbururi, ekimen honen sustatzaileari, bertako merkataritzarekin duen konpromisoagatik eta Lazkaoko talentua ikusarazteko egin duen apustuagatik.

Eskerrik asko, halaber, udalerriko saltoki, diseinatzaile, sortzaile, estetika zentro, ile-apaindegi eta optikei, inplikazioagatik eta profesionaltasunagatik; Lazkaoko herritar, boluntario ereduei, gogo eta entregagatik; eta, jakina, bertaratutako publiko guztiari, beren presentziarekin bizia eta zentzua eman baitzioten ekitaldi berezi honi.