•  Bisita gidatua 18:00etatik 20:00etara izango da eta parte hartzaileek bere ondare historiko eta dokumentala ezagutzeko aukera izango dute.
  • Interesdunek 943 888 781 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbiera mezu bat bidaliz egin beharko dute izena ematea.

Lazkaoko herritarrek Beneditarren historia eta ondarea gertutik ezagutzeko aukera izango dute datorren urriaren 16an, 18:00etatik 20:00etara egingo den bisita gidatuan. Bisitan Lazkaoko Beneditarren Fundazioan gordetako dokumentazio historikoaren ikuspegi zehatza eskainiko da, bertaratutakoei iraganeko gertaera garrantzitsuetan murgiltzeko aukera emanez.

Jarduera Lazkaoko biztanleei zuzenduta dago, eta parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, plazak mugatuak baitira. Interesdunek erreserba 943 888 781 telefonora deituz egin dezakete edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. helbidera mezu bat bidaliz.

Topagunea Lazkaoko Beneditarren Fundazioan izango da. Antolatzaileek herritarrak bisita gidatu honetan parte hartzera animatzen dituzte, herriko ondare historikoa hobeto ezagutzeko.


 LBF BISITA LAZKAO URRIAK 16 KARTELA page 0001