• Astebururako eta irailaren 29rako, San Migel egunerako, antolatutako ekintza guztiek harrera bikaina izan dute herritarren aldetik.
  • Udalak herritarren inplikazioa eta tokiko eragileen laguntza eskertu ditu, ospakizun hauek ahalbidetu dituztelako.

Joan den asteburuan, Lazkaok San Migel jai bizi eta parte-hartzaileak ospatu zituen. Herriko kaleetan giro berezia sortu zen, eta adin guztietako herritarrek gozatu zuten programazio anitzaz. Jaiak irailaren 29aren bueltan ospatu ziren, San Migel eguna izanik egun nagusia, eta guztira antolatutako jarduerek herritarren erantzun bikaina jaso zuten.

Asteburuan zehar egindako ekitaldiek arrakasta handia izan zuten, eta San Migel egunean bertan egindako ospakizunek ere parte-hartze zabala izan zuten, herri-afaria kasu. Hain zuzen ere, afari horretarako 980 lagunentzako txartel banatu ziren. Datu horrek jai honek herrian duen harrera ona eta  baita herritarren inplikazio handia berresten du.

Halaber, jaietako eskaintza zabala eta herritarren jarrera arduratsua funtsezkoak izan ziren giro alaia, hurbila eta segurua sortzeko. 

Udalak herritarren parte-hartze aktiboa eskertu nahi du, baita hain jai bereziak posible egin dituzten herriko pertsona, kolektibo eta eragile guztien konpromisoa eta lankidetza ere. 


 SM 2

 

SM 1